XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela bada, penaltietan erabaki behar kopako finalera nor igaroko zen.

Lehen bi jaurtiketak kanpora bota zituzten bai etxekoek bai eta kanpokoek ere.

Ezohikoa baina egia.

Ezkerretik denak.

Lafaroren ilobak penalti sartu bakoitzeko koilarakada errauts bota behar ote zuen oldoztu zuen.

Ez zirudien oso bidezkoa, izatez, penalti haiek ez zirelako arauzko denboraren barruan jaurtiak izan.

Ezetz erabaki zuen.

Molde horretako penaltiak sartu arren, ez zuen errautsik batere botako, gehienera ere, partidua irabazten bazuten, orduan agian koilarakadatxo bat.

Bere baitan oldoztu zuen ez zuela hartan lanik izango, hirugarren penaltia geratu egin baitzuen kanpokoen atezainak.

Ez ziren ordea aukera horretaz baliatu eta huts egin zuten berriro ere jaurtiketan kanpokoek.

Eskerrak, izatez, Akerbeltzeko atezaina Gruyer deitzen zioten ez baitzen batere fina penaltietan.

Ez zuen kanpoko atezainak etxekoaren antzik.

Kanpokoak geratu egin zien laugarrena ere, Landa aurrelariak ezker eskuairara doiturik artez jaurti zuen arren.

Aurkariek berriro ere asmatu ez.

Alajaina. Ate hark bazuen zerbait gau hartan.

Azken penaltia zuten etxekoek, osterantzean, beste bosna penalti eta ad infinitum partidua luzatzen hasteko arriskua.

Une hartantxe, mukuru zeuden harmailetako jendea lehenengo lerroetara oldartu zen, (...)